Klasea: Agaricomycetes
-
Boletus aereus
Perretxiko zaleen artean estimatuena da, trofeo moduan erakusten da. Udazkeneko onddozuriaren (Boletus edulis) antza handia du, eta desberdintasun nabarmenena txapelaren kolorean dago; onddobeltzak, izenak dioen bezala, kolore ilunagoa du. Hanka lodia du eta goialdean saretxo batez estalia agertzen da. Mamia zuria eta trinkoa da, airearekin kontaktuan urdintzen ez dena. Udatik udazkenera arte hostozabalen basoetan aurkitu…
-
Boletus appendiculatus
Onddo honen perretxikoa udaberri erdialdean agertzen da eta udazkenera arte irauten du. Hanka, poroak eta mami trinkoa hori kolorekoak dira, ebakitzerakoan berde-urdintzeko joera txikia dute, eta berehala jatorrizko kolorera bueltatzen dira. Perretxikoa jangarria da, zapore eta usain atseginak ditu; hala ere, jateko orduan hanka kentzea gomendatzen da.
-
Boletus badius
Boletus hau jangarri ona izan arren, zenbait perretxikozalek bota egiten dute ukitzean edo ebakitzean mami zuria urdindu egiten delako. Onddo honek perretxikoa udazkenaren hasieran sortzen du, hostozabalen eta koniferoen azpian. Txapelak eta hankak oso forma ezberdina ager dezakete; txapela esferaerdi edota ganbil-zabal forma izan dezake, eta hankak klabiforme eta zilindro forma. Txapelak gaztaina koloreko tonuak…
-
Boletus edulis
Udazkeneko onddozuria gure basoetako perretxikorik preziatuenetariko bat da. Normalean, udazkenean sortzen du perretxikoa onddo honek, hostozabalen eta koniferoen basoetan. Txapelak 10-30cm-ko diametroa du, eta zuritik marroira arteko koloreak izan ditzake. Tamaina nabarmena izan dezake, zenbaitetan 24 cm-tako altuera izatera hel baitaiteke. Hankak ere, zuri-marroi tonuak ditu eta sare zuri mehe batez inguraturik dago. Himenioforoa porotsua…
-
Boletus erythropus
Onddo hau oso arrunta da hostozabalen basoetan. Perretxikoa jangarria den arren, airearekin kontaktuan hartzen duen kolorea dela eta, urte askotan toxikotzat jo izan da. Txapela marroia da, hanka berriz horia, bikordura gorriekin. Poroek ere kolore gorri-horixka dute.
-
Boletus impolitus
Hostozabalekin elkarte mikorrizikoak sortzen ditu eta uda-udazkenean topatu daiteke. Txapela 20 cm diametroa izateraino hel daiteke eta kolore aldakorra izaten du. Normalean hori eta marroiaren arteko kolorea izaten du. Hankaren oinarrian fenol usaina izaten du beraz, perretxikojangarria izan arren, hankaren beheko zatia kentzea gomendatzen da.
-
Boletus luridus
Hostozabalen basoetan nahiko arrunta den onddoa da. Kolore hori-oliba edo marroi-kremazko txapel handia garatzen du. Hala ere onddo honetan deigarriena hanka inguratzen duen sare gorrixka da. Onddoa ukitzerakoan berehala urdindu egiten da. Onddo jangarria da, beti ere ondo eginda bestela toxikoa suerta daiteke, beste generokide batzuk bezala.
-
Boletus pinophilus
Bere izenak adierazten duen bezalaxe pinudietan ateratzen da, baina hostozabalen azpian ere topatu daiteke. Udazkean arrunta izan arren udaberrian ere agertzen da. Txapel handia du eta gaztetan hanka sabelduna. Oso jangarri ona da eta zenbait boletusekin nahasten den arren, erraza da bereiztea txapelak duen tonu kaoba-gorrixka dela eta.
-
Boletus queletii
Txapelak laranja tonuen artekoa izaten da eta urratzean belztu egiten da. Hankarekin ere gauza bera gertatzen da. Konifero eta hostozabalen azpian ateratzen da udaberritik udazkenaren bukaera arte. Perretxikoa jangarria den arren, bere gustu mingotsak jangarri kaxkarren artean sailkatzen du.
-
Boletus satanas
Euskal Herriko Boletus mardulenetakoa da. Txapela zuri grisaxka da, ez du inoiz kolore arrosaxkarik edo gorrixkarik. Txapelarekin konparatuz, hanka txikia du, eta sareduna gainera. Mamia zuri horixka da, baina moztean berehala urdintzen da. Usain desatsegina eta zapore gozoa du. Espezie hilgarria ez den arren, oso pozointsua da; tripako oinatze latzak sor ditzake.









