Klasea: Agaricomycetes

  • Rhodocollybia butyracea

    Rhodocollybia butyracea

    Rhodocollybia butyracea onddoa Euskal Herriko basoetan  uda bukaeran eta udazkenean aurkitzea oso ohikoa da, bai hostozabalen, bai koniferoen basoetan. Tamaina ertaineko onddoa da, 9 cm asko jota. Kolore arreko onddo honek ez dauka inongo balio gastronomikorik, ez dauka ehundura atsegina eta zapore gozoa dauka. Onddo hau ez da jan behar, intoxikazioak eragiten dituela uste baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Rhodocollybia prolixa

    Rhodocollybia prolixa

    Kolibia hanka-bihurria nahiko onddo tipikoa da. Bere berezitasunik handiena,  izenak adierazten duen bezala bere hanka bihurria da. Kutikulako koloreari dagokionez arre-gorria da eta estipeak kolore arre argia dauka. Onddo honek ez dauka inongo balio gastronomikorik, mamia urria izateaz gain, zapore gozokoa eta usain desatseginekoa da.            

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Royoporus badius

    Royoporus badius

    Onddo honetan pileoa eta estipea ondo bereizten dira. Pileoak kolore marroia dauka, estipea ordea kolore beltzekoa izaten da. Himenoforoa poroduna da, nahiko poro handiak ditu, 8mm-takoak izatera iritz baitaitezke. Onddoa ez da jangarria bere ehundura kortxoarena bezalakoa baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Russula cyanoxantha

    Russula cyanoxantha

    Onddo honen mamia itxia izaten da, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbek. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak apurtzen ditugunean, hauek klariona bezala apurtzen dira, ez dira tarraten beste onddoak bezala. Lactarius taldekoak moztean latexa isurtzen dute, Russulak ez. Modu honetan bereizten dira bi taldeak. Urretxak, Russula…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Russula sardonia

    Russula sardonia

    Koniferoen azpian agertzen den Euskal Herriko russula arruntenetarikoa eta ugarienetarikoa da. Orriak eta mamiak amoniakoarekin erreakzionatzen duten bi russula daude, R. sadonia eta R. cavipes. Amoniakoarekin kontaktuan jartzean kolore gorri edo arrosaxka hartzen dute. Mendian beste zenbait russulekin nahastea erraza denez, ezaugarri guztiak kontuan izan behar dira.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Russula virescens

    Russula virescens

    Euskal Herrian hazten diren Russulen artean bilatuena eta estimatuena da. Euskal Herritik at ordea ez da batere estimatua. Amanita phalloides onddo hilgarriarekin nahasi daiteke. Azken honek bolba eta eraztuna dauzka, gibelurdinak ez ordea. Russula berde gozoen taldean sailkatuta dago, eta burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du, urretxak (Russula cyanoxantha) ez bezala.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: