Klasea: Agaricomycetes
-
Panaeolus sphinctrinus
Orribeltz berdexka, Panaeolus generoko perretxikorik arruntena da. Panaeolus generoko espezie guztiak perretxiko ez jangarrien taldean daude. Horietariko batzuk gainera pozointsuak dira; hala nola, P. sphinctrinus, non eragin haluzinagarriak dituen. Txapel grisaxkak pixkanaka kanpai forma hartzen du eta ertza apendikulatua da. Hanka mehea, zuzena eta erraboilduna da. Talde txikitan ateratzen da udaberritik udazken bukaera arte.
-
Paxillus involutus
Gure artean oso arrunta den onddo pozoitsua da honakoa. Herrialde batzuetan denbora luzez kontsumitu izan du gizakiak, eta egun, oraindik ere, gune batzuetan jan egiten da, beti ere sukaldatu ostean, honek toxikotasuna murrizten baitu.
-
Phallus impudicus
Euskal Herrian udaberritik hasita udazken parterarte oso ohikoa den onddoa da, bai konifero zein hostozabal basoetan ere. Arrautz zuriko forma duen peridio batetik falo moduko fruitu gorputza garatzen da. Bi atal ditu, oin zuri zilindriko bat eta kanpai formako errezeptakulu bat, inguruan kolore berdeko eta usain txarreko gleba daukana. Usain txarra intsektuak erakartzeko mekanismoa da,…
-
Pleurotus ostreatus
Espezie ezaguna da onddoetaz gutxi dakitenen artean ere, saltzeko asko landatzen den espeziea baita. Ostra-forma bereizgarria du eta hainbat hostozabalen enborrean aurki daiteke talde soropilduetan; ohikoagoa da deskonposatzen ari diren enborretan baina bizkarroia ere izan daiteke batzutan. Landatzeko erraza eta merkea da, horregatik landatzen da hainbeste.
-
Polyporus squamosus
Zerrenda gorrian, gorrian babestu beharrekoen artean azaltzen den onddoa da.· Apo formako basidioma garatzen du eta himenoforoa poro txiki zuriz osaturik dauka. Ale gazteak jangarriak diren arren ez dauka aparteko balio gastronomikorik. Esporari dagokionez, hauek zilindrikoak dira, ia-ia obalak. Onddo saprofito lignikola da, hala ere ostalarian saprofitoki bizi daiteke.
-
Pseudoboletus parasiticus
Scleroderma generoko astaputzen parasitoa dugu Pseudoboletusa. Ekologia hau ez da ohikoa Boletus-en artean eta ezaugarri berezi hori dela eta erraz identifikatzeko moduko espeziea da.
-
Psilocybe semilanceata
Sorgin zorrotza -”mongi” izenaz ezagunagoa- oso onddo haluzinogenoa da, asko erabilia sustantzia psikotropiko moduan. Psilocybe haluzinogeno gehienak eskualde tropikaletan irteten dira, eta zenbait tribu indigenak beren zeremoniatan erabili izan ditu. Kontuz ibili behar da mendiko larreetako antzeko onddo txiki toxikoekin ez nahasteko.






