Klasea: Aves

  • Bubo bubo

    Bubo bubo

    Europako harrapari gautarrik handiena da Hontz handia. Belarri modura dituen luma handiengatik bereizten da, baita moko beltz eta makur, eta lumaz betetako hankengatik ere. Basoak eta haranak inguratzen dituzten amildegi arrokatsuetan bizi da. Europa ia osoan aurkitzen den arren, Euskal Herrian duen banaketa eskasa eta irregularra da. Hala ere, orain gutxiko datuek populazioaren egoera hobetzen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Buteo buteo

    Buteo buteo

    Ohikoa da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zurtoinetan lasai asko pausaturik zapelatz arrunt bat ikustea, inguruneari begira, geldi. Deskantsatzen dagoela pentsa dezakegun arren, hori da bere ehiza-teknika nagusia, geldi itxarotea harrapakinen bat begiz jo arte.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: