Klasea: Aves
-
Gallinago gallinago
Euskal Herrira neguan bisitan datorkigun hegaztia da istingorra. Hezeguneetan bizi den oilagorraren lehengusua da baina oilagorrak ez bezala, aurpegi aldean marra ilunak eta burugain argia izaten ditu honek. Biek dituzte moko luze bereizgarriak, intsektuak eta zizareak harrapatzeko erabiltzen dutena.
-
Garrulus glandarius
Baso inguruetan aurki daitekeen hegazti korbidoa da eskinosoa. Oso apeu sendoa du eta zarata handia ateratzeko gai da. Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egiten du ezkutaleku bila. Ia Euskal Herri osoan aurki daiteke, hegoaldeko muturrean salbu.
-
Grus grus
Kurriloa nahiko espezie arrunta Euskal Herrian, udazkenean ikus daitezkeelarik bertako zeruak zeharkatzen aldra handiak eratuz. Garai berean, Naparroko urmaeletan ikus daitekeen espeziea da. Nahiz eta espezie handia izan, 4-6kg, liraina da bere hanka eta lepo luzearekin. Espezie migratzailea izanik neguak Iberiar Penintsulan igarotzen ditu eta kumeak Europa iparraldean errutzen dituzte. Hegazti espezie hau oso loturik…
-
Gypaetus barbatus
Garai batean arrunta eta miretsia izan zen hegazti honek itxura eder bezain misteriotsua dauka, eta horrek kondaira ugari gauzatu ditu historian zehar. Ugatza, saien eta arranoen erdibidean dagoen harrapari handi hau, egun jada pairatzen ari garen biodibertsitatearen atzerakadaren isla bezala uler dezakegu. Egun Nafarroaren ekialdean baino ez du kumatzen, baina bere hegaldi luzeetan beste zona…
-
Gyps fulvus
Gure inguruan bizi den hegazti handi bezain ikusgarria. Handia izanagatik ere dotorezia handiz egiten du hegan, hegakadarik ia egin gabe, eta luzaroan egon daiteke bazka bila. Sarraskijale izaerak ordea etsai asko ere sortu dizkio.




