Klasea: Magnoliopsida

  • Bartsia alpina

    Bartsia alpina

    Banaketa boreo-alpetarra duen landare hau, garai hotzago bateko erlikiatzat har dezakegu Euskal Herrian eta soilik Ordunteko mendietan bizi da, 1.050 bat metrotan. Gainera, bertakoak ale gutxiko populazioak direla eta, ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Berberis vulgaris

    Berberis vulgaris

    Mendebaldeko Europan eta Asian aurkitzen den zuhaixka hau egungo klima baino kontinentalagoa izan zen garaietako aztarna dugu. Gaur egun, Durangaldeko kareharrizko mendietan eta Gorbeia mendian, Arabako hego-mendebaldean (Sobronen eta Fontetxan) eta Nafarroan (Kaparretan, Zangotzan eta Arbaiunen) baino ez da bizi. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Berula erecta

    Berula erecta

    Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean). Bi populazio horien hedadura…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Buglossoides gastonii

    Buglossoides gastonii

    Landare eder hau Piriniotako endemismoa dugu eta Euskal Herrian soilik Nafarroan eta Iparraldean ezagutzen da. Nafarroan soilik bi populazio daude deskribaturik: Erronkarin eta Larra-Aztaparretako zonaldean. Hala ere, populaziorik handiena eta garrantzitsuena Larrako kareharrizko mendigune karstikoan dago (Villar & Lazare, 1991) eta bere mendebaldeko muga Ori mendian du. Horrez gain, Laskunen, Aspen eta Ossau-Iratin deskribatuta dago.…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Buxus sempervirens

    Buxus sempervirens

    Ezpela, jardinak mugatzeko aspalditik erabili den zuhaiska da (Greziarrek eta Erromatarrek dagoeneko erabiltzen zuten). Euskal Herrian, banaketa berezia du, Arabako hego-erdian eta Bidasoa ibaiaren behe-bailaran kokatzen da baina populazio mugatuak ditu. Hori dela eta, ‘Interes bereziko’ espezie bezala sailkaturik dago.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: