Klasea: Magnoliopsida

  • Hedera helix

    Hedera helix

    Herrikoiki huntzaz ezagutzen dugun landare hau betiberdea da eta bizimodu herrestari zein igokaria erakuts dezake. Jatorriz Europako, Afrika iparraldeko eta Asiako (Indiatik Japoniaraino) baso hezeetakoa da. Tertziarioko flora laurisilbatik biziraun duen espezietariko bat da.  Euskal Herriko zenbait basoetan aurki dezakegu beste zuhaitzen gainean biziz. Apaingarri gisa erabili izan denez, herri zein hirietako harrizko hormetan ere aurki dezakegu.…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hedera hibernica

    Hedera hibernica

    Landare honek jatorria Europako kostalde atlantiarrean du. Genero berdineko huntz arruntaren antz handia du, hau ere igokari edo herrestaria izan daiteke eta. Baia moduko fruituak garatzen ditu, beltz edo berde lun kolorekoak. Ingurune hiperhezeak eta itzaleztatuak behar ditu. Sendabelar bezala erabilia izan da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helianthemum syriacum

    Helianthemum syriacum

    Landare kamefito hau Euskal Herriko Ebro haraneko sastrakadien osagaietariko bat da, leku lehor eta eguzkitsuetan hazten delarik. Hosto oposatuak eta lore horiak izan ohi ditu. Zistazeo honen fruitua kapsula bat da. Apirila eta ekaina bitarte loratzen da eta fruitua udaran garatzen du. Sendabelar bezala erabili izan da, infusioak eginez.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helichrysum italicum

    Helichrysum italicum

    Asterazeoen familiakoa den landare aromatikoa da. Kurri izenarekin ezagutzen bada ere, ez da Indian jatorria duen kurri espezia egiteko erabiltzen den landarea. Zurtoik zurkara da eta igokariak diren adarrak ile leun batzuetaz estalita daude landareari izaera leunago bat emanez. Korinbo erako infloreszentziak garatzen dituzte, zeinak lehortuta infusioak egiteko erabiltzen diren. Euskal Herrian klima mediterranearra dagoen…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helosciadium inundatum

    Helosciadium inundatum

    Apio hau urpeko lokatzetan errotuta bizi da eta hostotxo gehienak urazpian zabaltzen ditu. Banaketa atlantikoko landare belarkara dugu eta Europako eskualde atlantiarrean nahiko ugaria da. Hala ere, apio hau oso bakana da iberiar penintsulan eta egun, Euskal Herrian soilik mendietako urmaeltxo natural batzuetan baino ez da aurkitzen, beti ere 600 m-tik goraxeago. Hori dela eta,…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hypericum androsaemum

    Hypericum androsaemum

    Landare arrunta da Euskal Herriko basope hezeetan. Hostoak zauriak sendatzeko erabili izan dira, propietate sendagarriak omen dituelako. Dena den, kontuz fruituekin, pozoitsuak baitira.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hypericum calycinum

    Hypericum calycinum

    Hypericum generoko mulu txikia da Hypericum calycinum. Asko landatu da lorategietan bere lore hori handiengatik. Jatorriz Turkia eta Bulgariako den arren, areka eta belardietan bertakotu da Euskal Herrian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hypericum hircinum

    Hypericum hircinum

    Banaketa mediterraneo-atlantikoko espeziea da, trokarte heze eta laiotzetan bizi dena. Euskal Herrian majus (Aiton) N. Robson subespeziea agertzen da kostaldeko haran batzuetan. Bere hostoek, igurztean, aker usain antzeko bat botatzen dute eta hortik datorkio espezie-izena.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: