Klasea: Magnoliopsida
-
Calluna vulgaris
Ainar edo txilar arrunta, izenak dioen moduan, Euskal Herrian dugun txilar arruntenetako bat da. Arrosa koloreko loredun landare hau Europa osoan zehar banaturik dago baina ugariagoa da eskualde mediterranearrean. Euskal Herrian hedadura handia dauka eta itsas mailatik eta mendi garaietaraino zabaltzen da, hainbat baso-mota ordezten dituzten txilardien parte osatuz. Hala ere, hegoalderantz joan ahala urrituz…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Cardamine heptaphylla
Landare belarkara hau Europako mendebaldeko landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago. Hori dela eta, ‘Galzorian’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: CapparalesFamilia: Brassicaceae -
Centaurea lagascana
Espezie hau Iberiar Penintsulako hego-mendietako endemismoa dugu. Euskal Herrian soilik Kodes mendilerroan agertzen da eta Kaltebera bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan. Belartxo hau oso eguzkizalea da eta beraz, populazioentzako arriskurik handiena inguruko landaredia gehiegi hedatzea litzateke.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: AsteridaeOrdena: AsteralesFamilia: Asteraceae -
Cornus sanguinea
Udazkenean bereziki nabarmena den zuhaixka txikia dugu Cornus sanguinea, honen hostoak erortzean dituen adar gorri deigarriak airean geratzen baitira. Hostoek azpialdean erraz ikus daitezkeen 3-5 nerbio pare dituzte, paraleloki kokatuak daudenak. Basoetako sastrakadietan eta belardien arteko heskaietan aurkitu dezakegu. Europa eta Asia osoan zehar zabaldua dago, eta Euskal Herrian oso arrunta da.
-
Crataegus laevigata
8 metrorarteko altuera lor dezaken zuhaixka da. Adarkadura maila handikoa eta arantzatsua. Hostoak gingildunak diren arren, antzekoa den elorri txuriarenak bezain markatuak ez dira. Korinbo erako infloreszentzitan antolatzen diren lore txuriak dituzte bi edo hiru estilorekin eta bertatik bi-hiru hezur dituen fruitu gorri eta mamitsuak eratzen dira. Jatorriz, Europa ekialdekoa den espeziea da hau, eta…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Rosaceae




