Animaliak
-
Aztorea
Accipiter gentilis
Aztorea harrapari ertaina da, historian zehar indarraren ikur izandakoa. Hego motz eta sedoek berehalako abiada hartzeko gaitasuna ematen diote, eta buztan luzeak zuhaitzen artean ibiltzeko mugikortasuna. Ipar hemisferioan oso hedatua da eta bai Eurasia bai Ipar Ameriketan aurkitzen den Accipiter generoko espezie bakarra da. Euskal Herrian aldiz, nahiko urria da.
-
Gabirai arrunta
Accipiter nisus
Gabiraia gorputz txikiko, hego laburreko eta isats luzeko hegaztia da, munduan hedatuenen artean dagoen harraparia. Morfologia honek mugikortasun handia ematen dio landaredi askoko giroetan. Basoz estalitako guneetan bizi da, hain zuzen Iratiko basoan hasi, Urbasatik pasa eta Valderejora artekoetan agertu daiteke, eta Pirineoetako mendi-lepoetan migrazio garaian. Ia lurralde gehienetan migratzailea den arren, Euskal Herrian sedentarioak…
-
Lezkari karratxina
Acrocephalus arundinaceus
Lezkari karratxina, izenak dioen moduan, lezkadietan aurkitzen den txori txiki eta zalapartatsua da. Euskal Herrian udan baino ez dugu hegazti hau ikusteko aukera, isurialde mediterraneoko aintzira eta urmael inguruetan ugaltzen baita orduan. Txoritxo honen populazio ugaltzaile handienetako bat Nafarroan aurkitzen da, 200 bikote ingururekin.
-
Lezkari arrunta
Acrocephalus scirpaceus
Lezkari arrunta, izenak dioen moduan, lezkadietan aurkitzen den txori txiki eta zalapartatsua da. Euskal Herrian maiatzetik abuztura baino ez dugu hegazti hau ikusteko aukera, kostaldeko hezeguneetan ugaltzen baita orduan.
Phyluma: ChordataKlasea: AvesSubklasea: PasseriformesOrdena: PasseriformesFamilia: Acrocephalidae -
Buztanluzea
Aegithalos caudatus
Txori txiki polit hau Euskal Herriko pinadietan aurki daitekeen espeziea da. Neguan, talde txikitan bizi da eta udaberrian bikoteek habiak eratzen dituzte artadi eta pinadietan. Txori honek portaera berezia azaltzen du gainera, kumatzea lortzen ez duten aleek, ale ugaltzaileei laguntzen baitiete txitoen zaintzarekin.
-
Tengmalm hontza
Aegolius funereus
Ipar Hemisferioan banapen nahiko orokorra eta zabala duen arren, Euskal Herrian banaketa oso txikia duen hontza dugu hau. Altitude handietan aurkitzen da, eta Nafarroako gune zehatz batzuetan soilik aurki dezakegu. Gainera bizitza guztiz gautarra du, beraz ikusteko nahiko zaila izaten da.
-
Asun-tximeleta
Aglais urticae
Asun-tximeleta ninfalido ezagun eta koloretsua da. Atlantikotik Ural mendizerraraino eta Mediterraneo kostaldetik Eskandinaviaraino aurki daiteke, eta Euskal Herrian, Europa guztian bezala, espezie arrunta da. Ez dira asko Euskal Herrian neguan hegan egiten duten espezieak, baina asun-tximeleta horietako bat da.
-
Hegatxabal arrunta
Alauda arvensis
Ia gehienetan lurrean ibiltzen den hegazti txikia eta trinkoa dugu hegatxabala. Bere izenak dioen bezala hegoak zabalak ditu, eta hori hegan egiten duenean erraz ikus daiteke. Bestela, lumadia marroixka eta apala dauka eta, horregatik, zaila da lurrean geldirik dagoenean ikustea.
-
Martin arrantzalea
Alcedo atthis
Martin arrantzalea ekosistemen egoeraren adierazle ezin hobea da. Izan ere, hegazti honek toxizitatearekiko sentikorrak diren uretako animali txikiak jaten ditu. Hori dela eta, uraren kalitatea txarra denean, harrapakinen populazioen jaitsiera ematen da, animalia beste leku bat bilatzera behartuz. Beraz, martin arrantzaleen populazio handiak dauden lekuek, ur kalitate ona izango dute.









