Animaliak
-
Belatz txikia
Falco columbarius
Neguko bisitaria dugu belatz txikia, gurera hemen biltzen diren hegazti txikiak ehizatzera etortzen dena. Harrigarria da hegan egiteko duen erraztasuna, abiadura handian eta mugimendu azkarrak eginez.
-
Nauman belatza
Falco naumanni
Garai batean Europako hegazti harrapari ugariena zen baina, populazioak asko murriztu zirenez, egun askoz ere murritzagoa da. Ziurrenik, hori da naumann belatza ezezagun egiten duena. Hori bai eta belatz gorriaren antza handia duela ere. Edonola, belatzik lirain eta ikusgarrienetarikoa dugu espezie hau.
-
Belatz handia
Falco peregrinus
Hegazti bikain hau munduko animaliarik azkarrena da, 400 km/h-ra iritsi daiteke ehizatzeko amiltzen denean. Bere gorputza aerodinamikarako diseinatuta dago: hego zorrotzek, buztan motzak, buru txikiak, eta bere arintasunaren eta sendotasunaren konbinaketak, abiadura ikaragarriak hartzea baimentzen diote norantza eta maniobraren kontrol handiarekin. Ehizarako modu honek ingurune ireki eta zabaletan jardutera behartzen du bere harrapakinek zuhaitz artean…
-
Zuhaitz-belatza
Falco subbuteo
Sorbeltz baten tamainako ehiztari trebea da zuhaitz-belatza, gure basoetan pentsa baino arruntagoa den kidea, baina txori txikien atzetik ehizan dabilenean baino ikusten ez dena. Esan bezala, gutxitan ikusten bada ere, Euskal Herriko basoetan ohikoa da espezie hau; baita Bizkaian eta Gipuzkoan horren ugariak diren pinudi landaketetan ere.
-
Belatz gorria
Falco tinnunculus
Belatz gorria oso sarritan ikus dezakegun hegazti bat da. Izan ere, belatz gorria airean geldi ikustea arrunta da oso, haize gogorrenek jotzen dutenean ere harraparia behatu bitartean mugiezinik, zelatari. Adituak ez diren begientzat, ordea, uso batekin nahastu daiteke, oso tamaina antzekoak baitira biak. Edonola, hegazti liraina da, eta kolore gorria erraz ikus zatzaiokegu.
-
Basakatua
Felis silvestris
Europako bigarren felido basatia da basakatua, katamotzaren atzetik. Arazo asko ditu bere kontserbaziorako. Habitat galera dago alde batetik. Gainera jazarpen gogorra jasan du gizakiaren aldetik oilategietan egindako erasoengatik, nahiz eta ikerketa batzuk etxeko katuek eta hibridoek eraso gehiago egiten dituztela argitu duten, basakatuaek gizakiaren presentziarekiko mesfidantza handia baitute. Azkenik hainbat lekutan hibridazio arazo larriak ditu…
-
Euli-txori beltza
Ficedula hypoleuca
Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima oparoaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka. Halaber, arren lumadiaren kontrasteagatik espeziea identifikatzea oso erraza da.
-
Txonta arrunta
Fringilla coelebs
Txonta arrunta Euskal Herriko basoetan maiz ikusten den txoritxoa da, arren kolore gorrixka eta hego txuri-beltzak espeziea ezagutzeko erraza bilakatzen dutelarik. Urte osoan zehar aurki daiteke euskal lurraldean, nahiz eta neguan eremu epelagoak bilatzeko joera duen. Gainera, Linnaeus-ek behatu zuen moduan, espezie hau migratzaile partziala da, hau da, emeek bakarrik migratu ohi dute. Hori dela…







