Animaliak
-
Makaon tximeleta
Papilio machaon
Euskal Herriko eta Europako tximeletarik ezagunenetarikoa eta ederrenetarikoa duen lepidopteroa da makaona. Beldarrak ere itxura deigarria duen arren, tximeletak parekorik ez duela esan daiteke. Larba mihiluaren eta azenarioaren hostoez elikatzen da, besteak beste. Ingelesezko izenak kontrakoa dioen arren, espeziearen banaketa ez dago Europara mugatua, eta Afrikan, Asian eta Amerikan ere bizi da.
-
Apolo tximeleta
Parnassius apollo
Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea da. Euskal Herrian, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago populazio esanguratsuenetariko bat.
-
Etxe-txolarrea
Passer domesticus
Gurean oso ugaria den hegazti kuxkuxeroa da etxe-txolarrea. Horregatik hegazti ezagunenetarikoa da berau. Historian gizakiarekin erlazionatzen jakin izan du eta, horregatik, egun hegaztirik sakabanatuena da.
-
Apo ezproiduna
Pelobates cultripes
Apo ezproidunak inguru lehortarretara ederki moldaturiko anuruak dira eta Euskal Herriko hegoaldean aurki ditzakegu, Bardeak bezalako ingurune ia desertikoetan. Eguraldia oso hezea ez den bitartean, eguna lurpeko freskotasunean ezkutatuta pasa ohi dute eta uretan ugaltzen direnez, urik ez dagoen urteetan ez dira ugaltzen. Apo ezproidunari izena atzeko hanketan ageri duen kolore beltzeko tuberkulu metatartsiarrak ematen…
-
Apo pikarta
Pelodytes punctatus
Apo pikarta, igel-itxurako apotxo liraina da, hanka luzekoa, buru triangeluarra duena, eta mutur zorrotzekoa. Tamainaz txikia da eta nekez iristen da 5 cm-ra, normalean 3,5-4,5 cm bitartekoa izaten delarik. Bere izaera bakartia eta gautarra dela eta, anfibio hau nahiko ezezaguna da Euskal Herrian, baina Araban eta Nafarroako hegoaldean nahiko ugaria da.
-
Ur-igel arrunta
Pelophylax perezi
Ur-igel arrunta Iberiar penintsulako espezie autoktonoa da. Izenak dioen moduan, uretan ematen du bere bizitzaren gehiengoa eta bere kolore berde-arreak ur-landareekin mimetizatzea ahalbidetzen dio. Azken urteotan, Pelophylax ridibundus espezie exotikoa, gure ur-igela desplazatzen ari dela ikusi da. Gainera, P. ridibundus eta P. perezi ugaltzeko gai dira, P. esculenta hibridoa emanez, ondorioz, gure ur-igelaren populazioak arriskuan jarriz.
-
Zapelatz liztorjalea
Pernis apivorus
Gurean oso ugaria den baina goria bezain ezezaguna den espeziea da zapelatz liztorjalea. Hegazti bitxia da gainera, izan ere ez da batere harrapari txikia, baina harrapari guztietan dietarik espezializatuena du, eta bere tamainarekin erkatuta elikagai txikienak jaten dituen hegaztia da. Euskal Herriko zeruetatik udan milaka ale ikus daitezke Afrikarako bidean.
-
Mazopa arrunta
Phocoena phocoena
Bizkaiko golkoko zetazeo txikiena da eta kostatik gertuen bizi dena. Bizkar-hegatsak triangelu-forma du eta ez du moko-itxurako muturrik. Aitzinean gure portu eta kostaldean espezie arrunta zen, baita badia eta estuarioetan ere, baina azken 50 urteotan ia guztiz desagertu da gure itsasoetatik.
-
Buztangorri iluna
Phoenicurus ochruros
Passeriformes ordeneko hegaztitxoa da buztangorri iluna. Izenak dioen bezala bere kolore ilunarekin ikusgarri egiten den buztan gorriarengatik da bereizgarri, eta labarretako hegaztia den arren geroz eta ohikoagoa da animalia txikia hau hiriguneetako parke edota jardinetan aurkitzea.








