Animaliak

  • Halichoerus grypus

    Itsas txakur grisa

    Halichoerus grypus

    Phochidae familian itsas txakur espezie desberdin ugari aurki ditzakegu, eta hauen artea itsas txakur grisa dugu; mutur luzea eta gorputza orbainez betea duen animalia hau ozeano atlantikoaren ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetan bizi da, baina nahiz eta latitude altuetan aurkitu, noizbehinka espezie honen ale gazteren bat Euskal Herriko kostetan ikusteko aukera izaten dugu.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hierophis viridiflavus

    Suge berde horia

    Hierophis viridiflavus

    Daukan kolorazio berezia dela eta du, hain zuzen ere, duen izena suge berde-horiak (Hierophis viridiflavus): atzealde edo hondo iluna, maiz berdexka, orbain horiz apaindua. EAEn, oso urria da gainontzeko sugeen ugaritasunarekin alderatuz gero eta interes bereziko espezie gisa katalogatua dago. Penintsula mailan ere arriskuan dagoen espezie gisa ezagutzen da. Honen arrazoi nagusienetariko bat urtero kotxeek…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Enara arrunta

    Hirundo rustica

    Zeozer jokatuko nuke zuk zeuk, zeuri hari natzaizu bai irakurle, bizi zaren lekuan bertan nahiz inguruko herri edo auzotxoren batean, urtero apiril hasierako lehen eguzki printzekin batera Euskal Herriko ia txoko guztietan hasten den ikuzkizun paregabeaz zeure begiekin zuzenean gozatzeko betarik izan duzula. Zertaz ari naizen? Bada, urtero-urtero negua Iberiar penintsula hegoaldean zein Afrikan pasa…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hyla meridionalis

    Hegoaldeko zuhaitz-igela

    Hyla meridionalis

    Hegoaldeko zuhaitz-igela, igel txiki eta polita dugu, izenak dioen moduan Europako hegoaldean zehar banatzen dena. Zuhaitzetan bizi da eta zuhaitz-igel arruntaren antzekoa den arren, honen albo-marra sudur aldetik aurreko hanketaraino baino ez da iristen. Tamalez, Euskal Herrian desagertzear dagoen espezia dugu eta Mendizorrotz mendira eta Hazparnera mugatuta daude gelditzen diren populazioak.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hyla molleri

    Zuhaitz-igel arrunta

    Hyla molleri

    Zuhaitz-igel arrunta, Euskal Herriko anfibio ezagunenetariko bat da, eta bere larruazal fin eta kolore ederrak betidanik eragin du maitasun sentimendu bat herrialde honetako gizasemeongan. Mitologiako izaki, euskal kulturaren osagai… izandakoa daukagu animaliatxo bitxi hau, baina dirudienez, kontu guzti hauek ahazten ari gara, eta hauen ekosistemak erabat suntsituz, igel espezie honen biziraupena kolokan jartzen hasiak gara.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hypsugo savii

    Savi saguzarra

    Hypsugo savii

    Hypsugo savii edo mendi saguzarrak bere izena Paolo Savi zoologoari zor dio. Tamaina txikikoa da eta mintz, belarri eta aurpegi beltzak ditu. Belarriak motzak dira, oinarritik banatuak daude eta Pipistrellus generokoenak baino zabalgoak eta borobilagoak dituzte; trago labur eta borobildua daukate. Ilajea nahiko dentsoa eta luzea da. Gainerako Pipistrellus generokoengandik bereizten dira goiko ebakortzek bi…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: