Animaliak
-
Soro-muxarra
Eliomys quercinus
Begien inguruan kareta modura dituen orban beltzak ezugarri bereizgarriak dira animalia txiki eta polit honentzat. Ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri garatuak ditu. Neguan ibernazio luzea egiten du eta hortik dator gaztelaniako “dormir más que un lirón” esaera. Gainera, leku beroetan bizi deneko kasutan, lehorteagatik janari eskasia badago, estibazioan sar daiteke, nahiz eta…
-
Mendi-berdantza
Emberiza cia
Mendi-berdantza klima epeleko mendietan bizi da, baso ireki eta sastrakadietan. Euskal Herrian eremu zabala du, populazioa oso handia ez bada ere.
-
Apoarmatu istilzalea
Emys orbicularis
Euskal Herrian baditugu ur gezako bi dortoka, ur gezakoak izanagatik apoarmatu izena jasotzen dutenak. Apoarmatu istilzalea 16 cm inguruko dortokatxoa dugu Arabako, Bizkaiako eta Nafarroako eremu jakinetan soilik agertzen dena. Nafarroako populazioak gainera, besteengatik morfologikoki bereizten dira oso horiak izateagatik, bai eztarri aldean eta baita bular-ezkutuan ere. Euskal Herriko apoarmatuek, hala ere, 70eko hamarkadaz geroztik…
-
Apo lasterkaria
Epidalea calamita
Apo lasterkaria tamaina ertaineko anurua dugu. Apo arrunta (Bufo bufo) baino txikixeagoa izaki, eta honek bezalako soin trinkoa eta bikorrez jantzitako larru zimurra ageri ditu, bere ezaugarririk bistakoena bizkarrean zehar duen lerro bertikal argia duelarik. Bufonido guztietan gertatzen den legez, apo lasterkariaren kasuan ere epidermi osoa guruin pozoitsuz hornitua ageri da. 1996. urtetik dago EAEko…
-
Baratze-saguzarra
Eptesicus serotinus
Europa eta Asia erdialdean banaturik dagoen saguzar-espezie arrunta da baratze-saguzarra. Azken urteetan burutzen ari diren azterketa molekularren ondorioz, orain denbora gutxira arte espezie bakarraren barruan sailkatzen ziren saguzarrak bi espezie ezberdinei dagokiela zehaztu da. Dirudienez, Iberiar Penintsula hegoaldean eta Afrika iparraldeko populazioak Eptesicus isabellinus espezieari dagokie, gainerakoak, Euskal Herrikoak barne, E. serotinus espeziaren barruan mantendu diren bitartean.
-
Triku arrunta
Erinaceus europaeus
Trikua espezie arrunta da Euskal Herrian. Urte osoan zehar (bereziki aktibo dagoenean), ohikoa izaten da espeziea baso, errepide zein sastrakadietan begiztatzea. Horregaitik, nahiz eta populazioen joera ezezaguna izan, trikuaren kontserbazio egoera ona dela esan dezakegu. Hala ere, trikua, errepideetan eraso gehien jasaten duen espezietariko bat da. Izan ere, ibilgailuen harrapaketak espeziearentzat arrisku faktore garrantzitsuenetariko bat…
-
Txantxangorria
Erithacus rubecula
Papar gorriko hegazti hau, bere koloreagatik eta bere kantuagatik gure inguruko basoetako hegaztirik ezagunenetarikoa da.
-
Euskal balea
Eubalaena glacialis
Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herrian; noiz behinka hondartzetara hurbiltzen ziren zetazeotatik ateratako etekina ikusirik, hauen arrantzari ekin zitzaion.







