Animaliak

  • Balaenoptera acutorostrata

    Zere txikia

    Balaenoptera acutorostrata

    Zere txikia, Balaenoptera generoan aurkitzen den animaliarik txikiena da, bere tamaina 8 metro ingurukoa izanik. Nahiz eta txikiena izan, espezie hau bere familiako animaliarik bizkorrena eta baita hedatuena da. Zere txikia ezagutzeko, ezaugarririk nabarmenena hegats bakoitzean duen banda zuria da; honek kontraste handia egiten du bere kolore ilunarekin, eta honen bidez erraz ezagutu daiteke. Negu partean Bizkaiako…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Balaenoptera borealis

    Ipar-Zerea

    Balaenoptera borealis

    Ipar-zerea ia mundu osoko itsasoetan bizi den balea da. Hala ere, Bizkaiko golkoan gutxitan ikus daiteke, noizbehinka hondartzetan aleren bat agertu izan den arren. Espezie hau XX. mendearen bigarren erdian ehizatua izan da, eta gaur egun arriskupean dago, babestua egonagatik ere.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Balaenoptera physalus

    Zere arrunta

    Balaenoptera physalus

    Zetazeo hau ozeano guztietan bizi da eta zereen familiako espezierik arruntena da gure inguruan, zere txikiarekin batera (Balaenoptera acutorostrata). Bizkaiko golkoan negu aldean ikus daiteke, eta espeziea oso ehizatua izan da. Hori dela eta zere arruntaren populazioen gainbehera handia gertatu da, eta Balea Batzordearen arabera 50.000 ale baino ez dira geratzen Atlantikoko iparraldean. Zere urdinaren…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Barbastella barbastellus

    Baso-saguzarra

    Barbastella barbastellus

    Mundu mailan, hiru espezie baino ez dira Barbastella generoaren barruan sailkatzen (denak eurasiarrak), eta bakarra dugu Euskal Herrian: baso-saguzarra edo Barbastella barbastellus. Gainontzeko saguzarretatik erraz bereiz daiteke, oso iluna baita eta behealdera fusionatutako, muturreraino heltzen diren belarri txikiak baititu. Bi kume erdi ditzakeen Euskal Herriko espezie bakarra da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Blanus cinereus

    Lurpeko sugea

    Blanus cinereus

    Oligoketo itxurako iberiar espezie endemiko hau izenez sugea bada ere, ebolutiboki ez da ofidioekin (sugeekin) batera sailkatzen, ez baitu ageri gertuko ahaidetasunik. Honela bada, lurpeko bizimodura doitzeko bidean gorputzadarrak galdutako narrasti talde ezberdin baten baitan sailkatzen da, Amphisbaenidae. Ikuspuntu zoogeografiko batetik begiratu bat emanez gero, emigratzaile afrikar gisara hartzen da lurpeko sugea. Honen froga, Iberiar…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Bubo bubo

    Hontz handia

    Bubo bubo

    Europako harrapari gautarrik handiena da Hontz handia. Belarri modura dituen luma handiengatik bereizten da, baita moko beltz eta makur, eta lumaz betetako hankengatik ere. Basoak eta haranak inguratzen dituzten amildegi arrokatsuetan bizi da. Europa ia osoan aurkitzen den arren, Euskal Herrian duen banaketa eskasa eta irregularra da. Hala ere, orain gutxiko datuek populazioaren egoera hobetzen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Bufo bufo

    Apo arrunta

    Bufo bufo

    Apo arrunta, euskal mitologian sorginkeriei lotutako animalia izan da aspaldidanik, edabe magikoen osagai modura oso erabilia. Udaberrian, apo hauetariko asko hilda topa daitezke errepideetan, askok distantzia luzeak egin behar izaten baitituzte ugaldu ahal izateko. Gainera, bere itxurarekin bat datorren lokomozioa dute. Jauzirik onenarekin ere ez dira ia lurretik altxatzen eta arriskuen aurrean, geldirik egonik ikusia…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Buteo buteo

    Zapelatz arrunta

    Buteo buteo

    Ohikoa da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zurtoinetan lasai asko pausaturik zapelatz arrunt bat ikustea, inguruneari begira, geldi. Deskantsatzen dagoela pentsa dezakegun arren, hori da bere ehiza-teknika nagusia, geldi itxarotea harrapakinen bat begiz jo arte.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: