Klasea: Mammalia

  • Eliomys quercinus

    Eliomys quercinus

    Begien inguruan kareta modura dituen orban beltzak ezugarri bereizgarriak dira animalia txiki eta polit honentzat. Ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri garatuak ditu. Neguan ibernazio luzea egiten du eta hortik dator gaztelaniako “dormir más que un lirón” esaera. Gainera, leku beroetan bizi deneko kasutan, lehorteagatik janari eskasia badago, estibazioan sar daiteke, nahiz eta…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Eptesicus serotinus

    Eptesicus serotinus

    Europa eta Asia erdialdean banaturik dagoen saguzar-espezie arrunta da baratze-saguzarra. Azken urteetan burutzen ari diren azterketa molekularren ondorioz, orain denbora gutxira arte espezie bakarraren barruan sailkatzen ziren saguzarrak bi espezie ezberdinei dagokiela zehaztu da. Dirudienez, Iberiar Penintsula hegoaldean eta Afrika iparraldeko populazioak Eptesicus isabellinus espezieari dagokie, gainerakoak, Euskal Herrikoak barne, E. serotinus espeziaren barruan mantendu diren bitartean.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erinaceus europaeus

    Erinaceus europaeus

    Trikua espezie arrunta da Euskal Herrian. Urte osoan zehar (bereziki aktibo dagoenean), ohikoa izaten da espeziea baso, errepide zein sastrakadietan begiztatzea. Horregaitik, nahiz eta populazioen joera ezezaguna izan, trikuaren kontserbazio egoera ona dela esan dezakegu. Hala ere, trikua, errepideetan eraso gehien jasaten duen espezietariko bat da. Izan ere, ibilgailuen harrapaketak espeziearentzat arrisku faktore garrantzitsuenetariko bat…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Eubalaena glacialis

    Eubalaena glacialis

    Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herrian; noiz behinka hondartzetara hurbiltzen ziren zetazeotatik ateratako etekina ikusirik, hauen arrantzari ekin zitzaion.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: