Klasea: Mammalia
-
Neomys anomalus
Ingurune urtarrei loturiko tamaina ertaineko ur-satitsu hau, ingurune mediterraneoetan ugariagoa izan arren, Euskal Herriko lurralde osoan aurki daiteke. Izaera iheskorra du eta ez da erraza izaten aurkitzea. Gure lurraldean antzekotasun morfologiko handier dune ur-satitsu hankazuria baino espezie arraroagoa da.
-
Neomys fodiens
Euskal Herriko ur-satitsurik arruntena eta ugariena da, naiz eta ez den erraza izaten animalia honekin topatzea. Ur-inguruneetan bizi da, erreka inguruetan, batez ere, eta gainerako satitsuak baino tamaina handiagoa du. Ezaugarri kraniometrikoak kontutan hartuta bi subespezie banatzen dira: N. fodiens fodiens eta N. fodiens niethammeri (Bühler 1996), eta bigarren hori da Euskal Herrian aurki daitekeena.
-
Neovison vison
Bisoi amerikarra Euskal Herriko Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoan (EEI) jasota dago. Jatorriz Ipar Ameriketakoa izanik, bere gogortasun eta malgutasun ekologikoak espeziearen hedapena ahalbidetu du; Asia, Europa eta Zelanda Berriko hainbat eremutan espezie inbaditzaile gogorrenetariko bat bilakatuz. Espeziea aloktonoa den ekosistemetan kalte ugari eragiten ari da. Nabarmenena, Bisoi europarrari eragiten dion lehia interespezifikoa da, espeziea bere…
-
Nyctalus lasiopterus
Gau-saguzar handia Europako saguzarrik handiena da eta morfologikoki bere generoko espezieekin antz handia izan arren, tamainak bereizten ditu. Basoko zuhaitzetan gorde ohi da, baina ingurune irekietan ehizatzen ditu intsektuak zein txori txikiak. Izan ere, Nyctalus lasiopterus Europan txoriez elikatzen den saguzar espezie bakarra da.
-
Nyctalus leisleri
Gau saguzar txikia, Euskal Herriko hainbat gunetan aurki daitekeen tamaina ertaineko saguzarra da. Europa eta Asiatik hedaturik dago eta migrazio handiak egiten ditu. Gauez ehizatzen du eta intsektuez elikatzen da.
-
Nyctalus noctula
Tamaina handiko saguzar hau, Euskal Herrian aurki daitezkeen noktuluen artean tamaina ertaina duena da. Luzera handiko migrazioak burutzen dituen Europako saguzar gutxi horietako bat da. Euskal Herrian kolonia gutxi batzuk ezagutzen diren arren, Europa hegoaldean, eta batez ere Iberiar Penintsulan, oso espezie urria da. Ondorioz, saguzar honen inguruko informazio nahiko gutxi dago.





