Klasea: Mammalia
-
Sciurus vulgaris
Europan banaketa zabalenetarikoa duen katagorria da Sciurus vulgaris, izan ere, habitat natural ezberdin askotara moldatzeko gaitasuna izateaz gain, herri eta hirietako parke eta lorategietan ere ugariak dira maiz. Ingurune hauetan, gainera, gizakiak dien sinpatiagatik egokiro bizitzea lortu dute, hauengandik janaria eskuratuz sarritan. Orain urte gutxira arte bere ilaiagatik ehizatua izan bada ere, egun jada debekatua…
-
Sorex coronatus
Europa atlantiarrera mugaturiko espezie hau satitsu eurasiarraren (Sorex araneus) –Euskal Herrian ez dago- subespezie kontsideratu zen urte luzez, baina egun espezie kategoria esleitzen zaio. Sorex generoko gainerako satitsuen oso antzekoa da, baina hiru koloretako kolorazioak errazten du espezie hau identifikatu ahal izatea. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke Nafarroako Erriberan salbu.
-
Sorex minutus
Bere familiakoen artean txikiena, Euskal Herriko ugaztun ñimiñoenetarikoa da satitsu txikia. Generokideekin antzekotasun handia du, satitsu buztankarratuarekin batez ere, baina azken hori ez dago Euskal Herrian. Banaketa kontinental zabala duen espeziea da, eta gure ingurunean Nafarroako Erriberan salbu, gainerako lurralde guztian aurki daiteke.
-
Stenella coeruleoalba
Stenella generoko espezierik handiena da izurde marraduna. Mundu osoko itsaso epel eta tropikaletan bizi da, eta Kantauri itsasoko zetazeo espezierik ugariena da izurde arruntarekin batera. Hala ere, gutxitan hurbiltzen da kostaldera, ohitura pelagikoko espeziea baita.
-
Suncus etruscus
Munduko ugaztunik txikienetariko bat da, eta, dudarik gabe, Euskal Herrian aurki dezakegun txikiena eta arinena. Europan ingurune mediterraneoan aurki daiteke, baina espezie honen banaketa Asia hego-ekialdeko uharteetarino iristen da. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da, eta gainerako satitsuak baino ingurune lehorragoetan bizitzeko gai da.
-
Sus scrofa
Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren senide basatitzat har dezakegu. Leku batzuetan desagertuta dago gizakiak akabatu duelako (Britainiar Irletan XIX. mendean desagertu zen); beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du (Ameriketara eta Ozeaniara). Euskal Herriko basoetako animaliarik sinbolikoenetakoa dugu, animalia ederra izateaz gain, zinez basatia baita basurdea.





