Klasea: Mammalia
-
Vulpes vulpes
Azeri arrunta edo azeri gorria maltzurkeria eta zuhurtasuna uztartzen dituen animalia da. Bere zentzumen finez gain, sen berezia du haragijale honek kinka larrienetik ere irabazle irteteko. Ez da ez animalia bizkorrena eta ezta indartsuena ere, baina nola edo hala beti ateratzen du etekina aurrera jarraitzeko. Halakoa da bere ernetasuna, pertsonifikatu egin dela bere izaera (azeri…
