Klasea: Mammalia

  • Galemys pyrenaicus

    Galemys pyrenaicus

    Satorren familiako ugaztun txikia da muturluzea edo desmana. Gaur egun oso egoera larrian dago Euskal Herrian, oso ibai gutxi dira bere biziraupenerako baldintzak aurkezten dituztenak, eta ibai hauetan ere tarte txikitan. Bere kontserbaziorako ezer egin ezean desagertu egin daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Genetta genetta

    Genetta genetta

    Gizakiak Afrikatik ekarritako karniboro gautar eta bakartia dugu katajineta, erreken inguruetan kokatutako basoetan bizi ohi dena.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Glis glis

    Glis glis

    Zuhaitzetan batera eta bestera aritzen oso trebea den animalia da muxar grisa, horretarako moldaturiko erpeak, hankapetan kuxin hezeak eta oreka mantentzeko aproposa den isats luzea agertzen dituelarik. Inoiz, katagorri arruntaren lehengusu txikia dela ere esan izan du inork muxar grisaren inguruan. Baina bada ezberdintasun nabari bat bi animalia hauen artean: muxarra, katagorria ez bezala, animalia…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Grampus griseus

    Grampus griseus

    Pilotu izurdeen taldearen barruan sailkatzen da Gramnus griseus. Talde hau tamaina handiko izurdeak osatzen dute eta bekoki konkortuak bereizten ditu beste izurde talde batzuengandik. Bizkar-hegatsa erdi-erdian izaten dute izurde muturmotzek, eta ezaugarri adierazgarrienetariko bat azala orbainez beteta edukitzea izaten da. Ez dugu maiz gure kostaldetik hurbil ikusiko, ur sakonagoak nahi izaten dituelako. Arrazoi berdina dela…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: