Klasea: Mammalia

  • Marmota marmota

    Marmota marmota

    Marmota alpetarra Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik. Pirinioetako animaliarik ezagunenetariko bat da, ia mendizale guztiek ikusi edo, gutxienez entzun dutena.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Martes foina

    Martes foina

    Euskal Herri osoan zehar aurki daitekeen mustelidoen familiako kidea da lepazuria, Iberiar penintsulan agertzen diren bi supespezieetatik Martes foina foina delarik gurean ageri dena. Habitat naturaletatik hasi eta baserri ingurutaraino aurki daiteke animalia hau, mustelido zuhaiztar orok izan ditzakeen ezaugarri morfologiko nagusiak aurkezten dituelarik. Hala ere, bada erabat berea duen ezaugarri fisikorik ere, denetan esanguratsuena papar aldean…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Martes martes

    Martes martes

    Lepahoria Europan eta Siberian aurki daitekeen mustelido karniboroa da. Lepazuriarekin antzekotasun asko dituen arren, lepo azpiko orban horixka da batez ere bereizgarri egiten duena. Habitatari dagokiola espezialista da, antropizazio-maila txikiko lekuak aukeratzen dituelarik. Orohar animalia gautarra den arren, araldian egunez ibiltzen da. Aipatzekoa da mustelido gehienen kasuan bezala, lepahorian ematen den ugal-estrategia berezia: ezarpen atzeratua.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Megaptera novaeangliae

    Megaptera novaeangliae

    Xibarta balea, balaenopteridae familiako espezietatik handienetarikoa da. Helduek 12 eta 16 m arteko luzera eta 36.000 kg izaten dituzte.10 eta 20 minutu arteko doinuak emititzen dituzte arrek, orduak eta orduak errepikatzen egoten direnak. Hauen helburua jakina ez den arren, uste da ugalketarekin erlazionatua izan daitekeela. Gaur egun, 80.000 indibiduo baino ez dira geratzen.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Meles meles

    Meles meles

    Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurrazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan direlako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, normalean ez dute 2…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Micromys minutus

    Micromys minutus

    Europan aurkitzen den sagu txikiena izan arren, oso ondo moldatu da gizakiak eraldaturiko eremuetara eta egun, gehiagotan aurkitzen da zekale landaketetan larreetan baino.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus agrestis

    Microtus agrestis

    Larre-lursagua, izenak dioen moduan, larre eta belardietan bizi den sagua da. Landa-lursaguaren antzekoa da baina honek belarri iletsuagoak ditu. Biek dute itxura borobil eta sendoa. Europan nahiko hedatua dagoen espezie da eta Euskal Herri ia osoan agertzen da, Nafarroako hegoaldean izan ezik.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus arvalis

    Microtus arvalis

    Landa lursagua lurrazpian bizi den sagutxoa dugu eta basoko zenbait espezieren elikagai-iturri nagusia. Euskal Herriko populazio guztiak Piriniotan aurkitzen dira eta duela urte batzuk nekez ikuste baziren ere, landa lursaguek eztanda demografiko garrantzitsu bat pairatu dute azken 30 urteotan eta ondorioz, euren banaketa eremuak zabaltzen doaz.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus cabrerae

    Microtus cabrerae

    Cabrera lursagua Iberiar penintsulako karraskari endemiko bat da eta azkeneko hamarkadetako nekazaritzaren intentsifikazioak eta gehiegizko abeltzantzak bere banaketa eremuaren zatiketa eragin dute, espezie honen egoera zailduz.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus duodecimcostatus

    Microtus duodecimcostatus

    Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: