Klasea: Mammalia

  • Lepus europaeus

    Lepus europaeus

    Aski espezie ezaguna da erbia; ohiko ehizakia da hainbat lekutan eta, ipuinetan eta mitologian ere sarri ageri da. Oraindik IUCNko arrisku-kategoriarik ez duen arren eta Euskal Herriko zerrenda gorrietan ageri ez den arren, Europa osoko populazioak beheraka doaz azken hamarkadetan. Horregatik, hainbat herrialdetan hasi dira arrisku-kategoriaren bat ematen. Nekazaritza intentsiboak eragindako habitat-aldaketak jotzen dira beherakada…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lepus granatensis

    Lepus granatensis

    Rosenhauer-ek XIX. mendearen erdialdean deskribatu zuen arren, erbi iberiarraren taxonomia eztabaida iturri izan da. 1979 arte, Afrikan eta Asia hego-mendebaldean agertzen den Lepus capensis espeziearen baitan egon zen, harik eta hainbat biometria-ikerketaren eta ikerketa biokimikoren ondoren espezietzat onartu zen arte. Iberiar penintsulako espezie endemikoa da eta ia penintsula osoan agertzen da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lutra lutra

    Lutra lutra

    Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da igaraba. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Azken urteetan, bai Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu da bere habitata giza-jarduera desberdinekin (ibaien kanalizazioa, eraikitako ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…); honegatik eta bere larruaren…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lynx lynx

    Lynx lynx

    Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza Alaitzen (Nafarroa); halere, badirudi oraindik geratzen direla Nafarroan eta Zuberoan, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santengrazin eta Piriniotako beste…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: